Artxiboak: Otsaila, 2009

Death Cab for Cutiek, Narrow Stairs diska berrian aurkitu dezakegun “Grapevine Fires” abestiaren bideo berria kaleratu dute:

Erlazionatutako sarrerak

The Unfinished Sympathy talde kataluniarra, Bilboko Santana 27 aretoan izango dira Martxoaren 14an. Taldearen diska berria, Avida Dollars, Martxoaren 23an izango da kalean (3tik 23ra atzeratu da plazaraketa) baina kontzertu honetan, lan berri hau entzuteko aukera izatea espero dugu.

Dagoeneko, Avida Dollars barruan dagoen “Homedrunk” deituriko abestia entzun dezakegu The Unfinished Sympathy-ren MySpace-an, eta neri behintzat “We push, you pull” diskaren harian doan primerako abestia iruditzen zait.

Santana 27-ko ateak gaueko 21.00etan irekiko dira eta kontzeturako sarrerak 12 eurotako prezio izango dute aurresalmentan eta 15 eurotakoa lehiatilan bertan. Primerako kontzertua izango da ziur!

MySpace | The Unfinished Sympathy

Erlazionatutako sarrerak

Euskal rock gaua izango dugu RockStar Live aretoan Otsailak 28an Gatibu eta Une taldeek zuzeneam emango duten kontzertuarekin. Gatibuk, pasa den urtean kaleratu zuten Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitikdiska berria aurkezteko aukera izango dute eta Une Gipuzkoarrak euren rock-metala jarriko dute gure gorputzetan.

Aretoko ateak gaueko 20.30etan irekiko dira eta kontzerturako sarrerak 8 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 10 eurotakoa lehiatilan bertan.  Pixkat berotzeko, hona hemen Une taldearen Hegalik gabe hegan diska berrian aurkitu dezakegun “Loti ederra” abestiaren bideoa:

Myspace | Une - Gatibu

Erlazionatutako sarrerak

Geroz eta talde gehiago azaltzen ari dira Kobetasonik 2009rako, badirudi duela egun batzuk aipatzen genituen Marilyn Manson edo ta Mötley Crüerekin aski ez bagenu; oraingoan sorpresa modura Guns N’ Roses handiak gure artean izango ditugula. Baita ere, Machine Head, In Flames, Journey, Lauren Harris eta Buckcherry taldeak Kobetasen izango ditugu.

Erlazionatutako sarrerak

Orain dela gutxi argitaratu genuen elkarrizketan esan bezala, Delorean zarauztarrak zuzeneko kontzertua emango dute Otsailak 28an Bilboko Kafe Antzokian. Gainera, beraiekin batera DJ Daryl eta DJ K**O izango dira eszenatoki gainean erritmo dantzagarriak eskeiniz.

Kontzertua gaueko 21.30etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotako prezio izango dute aurresalmentan, eta 15 eurotakoa txarteldegian.

Erlazionatutako sarrerak