
Hona hemen datorren otsailan aurkituko dugun musika egitaraua Bilborock aretoan:
Ostirala 6:
- CHRISTINA ROSENVINGE
- Ordua: 21:30
Larunbata 7:
- HIP HOP GAUA (Bilbao.Gaua)
- Ordua: 18:00
Larunbata 14:
- AIRLESS + THE NAME
- Ordua: 21:00
Osteguna 19:
- HAR-RAPA-ZANK. JOZANK TOPAKETAK
- “Baketen indarra”. Gaizka Salazar (Gatibu) + Ramiro Unceta (Lor)
- Ordua: 19:30
Larunbata 21:
- “DAMAS DEL METAL” JAIALDIA:
- NIOBETH + LORIENSY + AGAVEN
- Ordua: 21:00
Asteazkena 25:
- HAR-RAPA-ZANK. JOZANK TOPAKETAK
- Ahotsa eta hitzak”. Xabi Fernández (Kerobia) + Aiora Renteria (Zea Mays)
- Ordua: 19:30
Osteguna 26:
- HAR-RAPA-ZANK. JOZANK TOPAKETAK
- “Abesti sorkuntza eta gitarra”. Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Etxe (Bakarlaria)
- Ordua: 19:30
Ostirala 27:
- ROCK&KLASSIK. MUZZIK ARTE MUSIKA ESKOLA
- Ordua: 18:30
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Delorean talde zarauztarra Mushroom Pillow disketxearekin sinatu berri du, udaberrian 4 abestiz osaturiko MAXI bat plazatuko duelarik. Hala ere, zarauztarrek lanean jarraituko dute eta udara parterako beste diska berri bat aterako dute; badirudi orduan uda partean Delorean taldekoak behera eta gora izango ditugula beraien diska berriaren promozioa eginez.
MySpace | Delorean
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Irabazle berria dugu Musikazaleko Top 10 zerrendan. Vetusta Morla talde espainiarra lehenengo postuarekin egin da Berri Txarrak bigarren postura eta The Killers zazpigarren postu zuhur batera jeitsiaraziz.
- Vetusta Morla
- Berri Txarrak
- Coldplay
- Pearl Jam
- Soziedad Alkoholika
- Skalariak
- The Killers
- Tool
- Nine Inch Nails
- The Rifles
Bestalde, talde berriak ditugu zerrendan, Tool, Nine Inch Nails edo The Rifles esate baterako; eta Soziedad Alkoholika lehenengo postuetan mantentzen da. Ikusi dezagun zelako zerrenda dugun abestien arabera:
- Vetusta Morla - Valiente
- Vetusta Morla - La marea
- Vetusta Morla - Un día en el mundo
- Vetusta Morla - Copenhage
- Vetusta Morla - Autocrítica
- Vetusta Morla - Sálvese quien pueda
- Vetusta Morla - Año nuevo
- Vetusta Morla - Rey sol
- Vetusta Morla - La cuadratua del círculo
- Vetusta Morla - Al respirar
Ezin dugu askorik komentatu, Vetusta Morla irabazle absolutua baita. Lehenengo hamar postuetaz aparte, oraindik beste bizpahiru abesti ditu zerrenda osoan zehar. Argi geratzen da beraz, eta gu ados gaude, Vetusta Morla, estatu mailan, 2008a eman duen talderik esanguratsuenetatik bat dela, garrantzitsuena ez bada.
Ikusi beharko dugu oraintsu argitaratuko duten
Franz Ferdinand edo
Mando Diaoren disko berriekin lehenego postuetan jarraitzen duen.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Last tour international-en webgunean iragarri den bezala, The Black Crowes taldeak Gasteizko Azkena Rock Festival-ean kontzertua emango du kartelburu moduan. Aurtengo Azkena Rock Festival jaialdiaren datak, udatik Maiatzako 14,15 eta 16era aldatu eta gainera, hasierako bonuen eskaintza berezia egingo da 60 euroren truke.
The Black Crowes talde estatubatuarra ikusteko aukera galdu nahi ez baduzu, lehenengo bonu berezi hauek Otsailaren 3an jarriko dira salgai Otsailak 27rarte.
Webgune ofiziala | Azkenarockfestival.com
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Gaur bertan aurkeztu da Donostikluba zirkuituaren aurtengo edizioaren egitaraua. Donostikluba 09 zirkuitua urtarrilak 31an hasiko da Nach eta 100 % Gourmet hip-hop taldeen kontzertuekin eta hurrengo sei hilabetetan, benetan erakargarriak diren kontzertuak ekarriko ditu Donostiako zenbait udal egoitzetara:
- Chris Eckman (The Walkabouts) + Sleepindog + Cuchillo: otsailak 20. Imanol Larzabal (Lugaritz).
- Tote King + OriginalZ: apirilak 4. Altza Kultur Etxea (Larratxo).
- Manos de Topo + Dotore: apirilak 17. Okendo Kultur Etxea.
- Donostikluba sessions: maiatzak 15-16. Kontadores (Bidebieta).
- Soul Supreme: maiatzak 29-30. Victoria Eugenia Club.
- Festibaila: The Cherry Brothers + Stereo MCs…: ekainak 12-13. Gazteszena (Egia).
Iturria | VictoriaEugenia.com
Informazio gehiago | Donostikluba webgunea
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak