Artxiboak: Abendua, 2008

Musika desberdin dexente entzun dut 2008an, ez dut beste musika webgune bezala 2008ko diskarik onenen edo abesti onenen zerrenda egingo, leloreki hutsa baita; nire ustez bakoitzak bere zerrenda izango baitu; hori bai internet bidez irakurri ditudan zerrenda askotan Sigur Ros azaltzen da.

2008an Suediako musikak asko harritu nau, horrexegatik nik ere zenbait talde gomendatu nahi ditut, nork daki akaso gustoko izango dituzue. Hasteko, Hello Saferide gomendatuko nuke, indie musika jorratzen du eta abestirik onenetarikoen artean Anna aurkitzen da. Anna Ternheimek zenbait diska atera ditu eta baita zenbait sari irabazi ere, baina ez dakit zergatik Euskal Herrian nahiz Espainian ez dugu bere arrastorik izan, ahots pareagabea, kitarra lasaiak eta pianoa sartzen ditu bere abestietan, horren adibide China Girl dugu. Frida Hyvönen pop musikarekin jolasean dabilen neska eskandinabiarra dugu baliteke aurrekoak baino ezagunagoak eta horrexegatik Parisko Zinemaldian egon zen. Amaitzeko Nina Kinert aipatu beharko nuke, bere visitor abestiarekin.

MySpace|Hello Saferide

MySpace|Anna Ternheim

MySpace|Frida Hyvönen

MySpace|Nina Kinert

Erlazionatutako sarrerak

Gatibuk “Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik” diska kaleratu zuen azaroan eta bi hilabete ondoren Bilboko Kafe Antzokira helduko dira azken lan honen aurkezpena egiteko. Diska berri hau 10 abestiz osatuta dago, Baga-Biga diskoetxearekin plazaratu zen eta ekoizle moduan Iñaki Uoho izan zuten Gatibuko mutilek.

Kontzertua Urtarrilak 10ean izango da gaueko 21.30etan eta sarrerak 7 eurotako prezio izango dute aurresalmentan, 10 txarteldegian.

Erlazionatutako sarrerak

Bad Sound Jaia

Bad Sound System talde euskaldunak Bad Sound Jaia antolatu du Irungo Tunk Aretoan urtarrilaren 3rako; taldeaz aparte Kalean diskan lagundu duten zenbait musikari izango dira bertan, hala nola, Sorkun, Rude Hi-Fi, Mungo’s Hi-Fi, Kodigo Norte, Gaizka Pereda etab.

MySpace| Bad Sound System

Tunk Aretoa (Irun)| Tunk! Aretoa

Erlazionatutako sarrerak

Harrituta geratu naiz Berri Txarrak taldeak zer nolako arraskata izan zuen Fuji Rock Festival 2008an, badirudi japoniarrek ere euskal musikarekin gozatzen dutela.

MySpace| Berri Txarrak

Erlazionatutako sarrerak

Rock eta garage musika gogoko baduzu, bihar Barakaldon kokatutako Rock Star aretoan Tokyo Sex Destruction taldea izango da gaua berotzekoEden Roc” deituriko jaialdi egitarauaren barruan. Vilanova i La Geltrú-ko laukoteak rock, puk-garage, funk eta soula nahasten duen musika jorratzen dute, eta bere zuzenekoa benetan kontuan hartzekoa da.

Tokyo Sex Destruction taldearekin batera Miqui Puig, El conjunto electrico Zarra eta Holly DJs ere izango dira Rock Star aretoan.

MySpace | Tokyo Sex Destruction

Erlazionatutako sarrerak