Artxiboak: Azaroa, 2008

Psilocybenean gero eta kontzertu hobeagoak antolatzen dituzte, horren adierazgarri atzo bertan izan genituen abeslariak, La Lines eta Bob Log III.

Bob Log III Arizonatik datorren abeslari bitxia da, bere zuzenekoak arraroak eta onak dira, horrela batzuetan The Toy Dollsen aurrean  gaudela dirudi, gitarra azkar eta ongi jotzen baitu.

Oraindik Espainian zuzenean ikusteko aukera dugu:

30/11/08 Cocodrilo Negro, 8

01/12/08 Carballo, La Reserva

02/12/08 Vigo, La Fábrica

03/12/08 Ourense, Rock Club

Erlazionatutako sarrerak

Otsailan aterako duten disko berrian Londresen lanean ari direla konfirmatu du Alaskak berak EFE berri-agentziarako. ‘Absolutamente‘ izango du izena eta ez ‘El vals de la muerte’, jendeak komentatu duen bezala. Otsaila hasieran lehenengo single-a entzun ahal izango dugu eta hilabete horren bukaerarako egongo da salgai diskoa.

Lan berri honen ekoizleak Sigue Sigue Sputnik taldearen bi kide dira, Neal X eta Tony James hain zuzen ere. 13 abesti grabatu dituzte (hauetako bat Neal X eta Tony Jamesek konposatutakoa) eta Dro Warner diskoetxearekin banatuko dute.

Kontzertu batzuetan, disko berri honetan egongo omen den ‘Cabezas disecadas‘ izeneko abestia entzun da:

Webgune ofiziala | Fangoria
Iturria | jenesaispop.com

Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen datorren abenduaren musika programazioa Bilborock aretoan:

Osteguna 4:

  • TOM JOHNSON
  • Ordua: 18:00

Ostirala 5

  • DISTURBIO + MOTORSEX
  • Ordua: 21:00

Larunbata 6:

  • LOS MARAÑONES + BOSCO EL TOSCO Y SU PUTA BANDA
  • Ordua: 20:30

Asteartea 9:

  • BILBOMUSIKA
  • Ordua: 19:00

Ostirala 12:

  • BILBAO.GAUA TALDE BERRIEN II. LEHIAKETAREN FINALA
  • Ordua: 19:30

Larunbata 13:

  • TEMPLARIO + QUAOAR + EON
  • Ordua: 21:00

Asteartea 16:

  • BILBOMUSIKA
  • Ordua: 19:00

Ostirala 19:

  • FLAMENKO ABESLARI GAZTEEN I. KDK EKITALDIA
  • Ordua: 20:00

Larunbata 20:

  • THE NAME + GI
  • Ordua: 20:30

Ondopasan, Bilborock aretoarean antzerki programazioa aurkitu dezakezu.

Erlazionatutako sarrerak

Trip-Hop doinuak gogoko badituzu, Portishead taldea klasikotzat aurkeztuko duzu seguruen zure lagunen artean. Horrela bada, hurrengoko bideoarekin gozatu: Porthishead-en azkeneko diskoan (Thirds) kokatutako “Magic Doors” abestiaren bideoa.

Iturria | The music slut

Erlazionatutako sarrerak

“Bilbao Hiria” pop-rock lehiaketaren 21. edizioa prest dago eta parte hartu nahi duten pop-rock, metal edo tendentzia berrietako taldeek abenduaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena.

Beti bezala, Bilborock-en izango da lehiaketa eta aurtengo edizioak zenbat berrikuntza edo nobedade izango ditu.

  • Gehienez disko-etxe batekin disko bat argitaratuta duten taldeek soilik parte hartu ahalko dute. Gainera taldekideak 18 eta 35 urte bitartekoak izan beharko dira.
  • Bertako taldeen parte-hartzea sustatzeko Bizkaiko lau talderi eta Bilboko beste lauri gonbidapena luzatuko zaie parte hartzeko. Bilbao.Gauaren Talde Berrien Lehiaketan irabazle izandakoak ere izango dira edizio honetan.
  • Epaimahaia berrituko da. Ohiko epaimahaiari gazteek osatutako beste epaimahai baten botoak eta entzuleenak gehituko zaizkio, Joera Berrien modalitateko talde irabazlea eta pop-rock eta metaleko hiru onenak erabakitzeko.
  • Lehiaketan izena emateko web-orrian egin beharko da inskripzioa: www.bilbao.net/bilborock
  • Sari gehiago izango dira; izan ere, zuzeneko kontzertu gehiago izango dira, bai Bilborocken, bai Aste Nagusian.

Sari berriak ere izango dira edizio honetan: zuzenean jendaurrean jotzea. Aste Nagusia” saria Bilboko eta Bizkaiko rock-talderik onenentzat. 2009ko Aste Nagusiko bertako rockaren programan egongo dira.

Jendeak “Zuzenean” sari berria emango du, Bilborocken zuzenean jotzea ahalbidetuko duen saria. Gainera “Bilbao Hiria” Bilboko eta Euskadiko talderik onenarentzat. Hauek CD bat grabatuko dute eta
zuzeneko kontzertua eskaintzea izango dute
. Sari berri hauekin batera, jarraituko du Azkena Rock Festival sariak, Euskal Herriko talderik onenarentzat. Irabazleak zuzenean joko du jaialdi horretan datorren udan.

Epaimahaia lehiaketako modalitateetako adituak diren musika-munduko pertsonek osatzen dute. Aurten, lehenengo aldiz, gazteek osatutako epaimahaiaren laguntza eta kontzertura bertaratutakoen entzuleen
botoa izango dute.

Entzuleen botoa ere berria da. Kontzertura doazenei inprimaki bat emango zaie joko duten taldeak egongo dira inprimakian eta botoa emango dute Bilborocken bertan. Kontzertu guztietako botoak zenbatu eta puntuaziorik handiena lortu duen taldeak puntu bat gehiago edukiko du epaimahaiak emandako puntuazioari gehitzeko.

Informazio gehiago | Bilboko Udala

Erlazionatutako sarrerak