Artxiboak: Urria, 2008

AC/DC hard rock talde australiarrak diska berria plazaratu du Black Ice, honen ondorioz zenbait kontzertu egingo zituztela jakin genuen, martxoaren 31n Bartzelonako Palau Sant Jordin eta apirilaren 2an Madrilgo Kirol Jauregian; sarrerak salgai jarri zituzten egunean 15 minututan agortu zirelarik.

Gaur Jose Luis Bilbaok azaldu duenez AC/DC Barakaldoko BEC!en izango dugu apirilaren 4ean, oraindik ez dakigu noiz jarriko diren sarrerak salgai baina seguru hauek ere oso azkar salduko direla. Esan beharra dago, Jose Luis Bilbaok Rolling Stones, The Who edo ta Bruce Springsteen bezalako taldeak ekarri izan dituela.

Erlazionatutako sarrerak