fin_corto_2h

Aski ezagunak ditugu Kerobia taldekoak, ez da lehen aldia 121Db balentziarrekin kontzertua eskeiniko dutena, Bilboko Kafe Antzokian ibili izan dira bi talde hauek eta kriston gaua prestatu zuten. Oraingoan Hondarribiako Psilocybenean ibiliko dira, urriaren 9an, ostirala, 22:00etatik aurrera, gainera kontuan badugu etxe arrosean Bilboko tenpluan baino jende guttiago sartzen dela kontzertu intimoa izango dugu;  mota honetako taldeak entzuteko aukera paregabea. Badirudi azkenean Malenkonia taldea ibiliko dela Kerobiarekin 121DB izan beharrean.

Kerobiak Euskal Herrian eskeiniko dituen beste kontzertu datak:

  • Urriaren 3, Iruñea, Totem Aretoa
  • Urriaren 29, Bilbo, Kafe Antzokia
  • Urriaren 31n, Tolosa, Bonberenea
  • Azaroaren 20an, Gasteiz, Jimmy Jazz
  • Azaroaren 21ean,  Zornotza, Idaba Music
  • Azaroaren 28an, Las Arenas.

MySpace | Kerobia | 121 DB |

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun